Badator AEKarpa!

 

Maiatzaren 7an giro ederra egongo da Iruñean. Izan ere, ikasurte honetan ere, AEKarpa, euskaraz bizi nahi dugunon besta, antolatu dute bertako AEKideek.

Egun osoko egitarua prest dago. Goizeko 10:30etik aurrera, dantzak, musika, ardo dastaketa, mus txapelketa... eta 12:45ean, mintzodromoa, euskara praktikatzen jarraitzeko!!

Arratsaldean, herri bazkaria (txartelak 18 euroan, umeek 6€) egingo da. Bazkalostean, bingoa... eta gerora, dantzaldia eta kontzertuak, TRIKIDANTZ, BENATION eta MUSKHARIAN taldeen eskutik.

Mus txapelketarako, mintzodromorako zein herri bazkarirako izena eman behar da: Iruñerriko edozein AEK euskaltegitan edo e-postaz (irunerria@aek.eus)

AEKarpan zure zain egongo gara, lagun!

 

 

Please reload