AEK %100 AFEKTIBOA: EUSKARA IKASTAROAK: 2016/2017 ikasturtea, MATRIKULAZIOA ZABALIK

2016/2017 ikasturteko matrikulazioa irailean zabalik egongo da. Urritik ekainera euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein arratsaldez klaseak jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik doan jasoko duzu AIZU! Aldizkaria.

Horretaz gain, AEK-k 2016/17 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean: zu eta biok, euskara ederra. Zozketa

Matrikulatzeko onena duzu hurbilen duzun euskaltegiaren eskaintza ikusi eta beraiekin harremanetan jartzea. Horretarako, webguneko “aurkitu zure euskaltegia” post-it irudian klik egin. Bestela, ikastaroei buruzko informazioa jasotzeko egin klik hemen edo jarri harremantan gurekin.

Beraz, AEKn euskara ikasteko eta lantzeko aukerarik hoberena izango duzu; izan ere, euskara irakasteko modu afektiboa aurkituko duzu. Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta bizi esperientzia aparta biziko duzu eta harreman pertsonal zein profesionalak euskaraz egitea lortuko duzu; hots, gurean euskara ikasteko modu praktikoa topatuko duzu.

 

 

Please reload