Euskara ikasleen besta
Irailaren 21ean, euskara ikasleen besta ospatuko dugu, arratsaldeko 7etatik aurrera, Zentral Kafe Antzokian, Iruñean. KIKE AMONARRIZek euskara ikasleei, bereziki, zuzendutako bakarrizketa eskainiko du: "Euskara ikasleen patologia linguistikoak: automedikaziorako gida”, eta zuzeneko musikaren eskaintza hauxe da: GORKA ARMENDARIZ eta PATXI MERCERO (LEIHOTIKAN) MANUGAITZ, DJ JOTATXO, PEDRO, CARLOS ETA ITZI (NX)+UNAI (PROYECTO PEZ). Gainera, bertaratuko direnek oparia jasoko dute, eta lehiaketak nahiz sorpresak ere ez dira faltako. Era berean, irrati-elkarrizketa ere zuzenean ikusteko aukera egongo da Saioa Alkaizarekin eta Peio Arguiñarenarekin, Euskalerria Irratiko esatariekin. Jaia hasteko MINTZODROMO MUNDIALA antolatu da: talde txikietako jarduna, euskaraz mintzatzeko, jende euskalduna ezagutzeko. Izena emateko: euskaraikasleenbesta@gmail.com edo 948 21 04 33 telefonoan. Hori gutxi balitz, bestan hasi aurretik, 18:00ean Zentral Kafe Antzokiko terrazan, eskola bat eskainiko da “Conoce una clase de euskera, iniciación” Izena emateko aipatutako helbidean edota telefonoan.
Beraz,Iruñea, besta giroan, euskara ikasleen topalekua izatea nahiko genuke, euskara ikasi dutenena, euskara ikasten ari direnena, euskara ikaslea izatea pentsatzen ari diren horiengana ere bai, baita euskaraz bizi nahi duen ororena ere. AEK %100 afektiboa