Irailaren 21ean ikasleen besta egin genuen

Hainbat euskaltegitik etorritako lagunak elkartu ziren euskara ikasleen besta ospatzeko Zentral Kafe Antzokian. Guztiek praktikatzeko (mintzodromoak eman zion hasiera ekitaldiari) eta ongi pasatzeko gogoa zuten. Hirugarren urtea da AEK-k, formatu honekin, antolatzen duela ikasleei zuzendutako festa, eta urterik urtera harrera hobea du jendearen aldetik. Hiru orduko iraupena izan zuen festak, eta bertan musika zuzenean entzuteko aukera izan zuten (DJ JoTaTxo, NX taldeko Carlos, Pedro eta Itzi Proiecto Pez taldeko Unairekin batera, Leihotikan taldeko Patxi Mercero eta Gorka Armendariz). Horrekin batera, Euskalerria Irratiko Peio Argiñarenak eta Saioa Alkaizak zuzeneko elkarrizketak egin zizkioten euskaltegian euskaldundutako bi laguni. Gainera, Kike Amonarrizek bere ikerketaren berri eman zigun bertaratutakoei irria sortuz. Hurbildutako orok izan zuen kamiseta bat eramateko aukera eta izan ziren zozketen ondoren askok eraman zituzten sariak.

Berri honekin batera, ahotsa.info hedabidetik egin zuten bideoa eta guk atera genituen argazkiak.

 

 

Please reload