Talo tailerra eta mintzosteguna

Urtea ongi amaitzeko, abenduaren 22an, ostegunarekin, egun ederra pastu genuen talo tailerrean. Kalixto ostatuan, artoaren inguruko azalpenak, garai bateko baserrietako bizimodua zein egungo ferietako ohiturei buruzkoak, irin motak, taloaren osagaiak,orea nola egin eta taloa egiteko argibideak jaso genituen.Behin erne dena entzunda, taloak egiteari ekin genion,bakoitzak bere taloa eginik zuelarik sukaldean burdin plantxan erre eta  txistorra, gazta edota txirgarrarekin lagundurik merendu ederra izan genuen. Ondoren mintzostegunari bide eman genion; bertatik abiaturik alde zaharreko ostatuetan AEK kideen artean solasteko eta hobeki elkar ezagutzeko tartea ongi probestu genuen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Please reload