Asteburuko barnetegiak Arantzan zein Iruñean
Azkeneko ikasturteetan bezala, aurten ere udaberriari ongietorria emateko eta euskaraz bizitzeko asteburuko barnetegiak antolatu ditu AEK-k Arantzan zein Iruñean
Maiatzaren 12, 13 eta 14an goi mailetan dabiltzanentzat -B2 eta C1 mailakoentzat- eta ahozkoa lantzeari begira (EGA ahozkoa prestatzeko). Maiatzaren 26, 27 eta 28an, A2 eta B1 mailakoentzat.
Bestalde, Iruñean hiri-barnetegia (B1 mailatik aurrera)eskainiko dute maiatzaren 20 eta 21ean. Honetan, asteburuko barnetegi batean egiten diren jarduera guztiak burutuko dira, baina, gaua bertan pasa gabe (norbaitek lo egiteko tokia behar badu, bila diezaiokete).
Barnetegi bakoitzean 60 bat ordu izango dituzte ikasleek euskara ikasteko, hitz egiteko, ondo pasatzeko... erabileran eta ikas prozesuan sakontzeko.
Prezioa: 130 euro Arantzako barnetegiak. Hiri barnetegia Iruñean, 90 euro.
Informazio gehiago/izen emateak: 948 274 160 eta AEKren euskaltegietan.
Udaberrian ere ikasi eta erabili euskara praktikoa!