Azken (aurreko) SARAUA . Ekainaren 3an

 

 

 

 

 

Egun kaxkarra egin bazuen ere, Ezkabara igotzeko gogoa ez zitzaigun
 falta izan. Koldo Plaren eskutik hainbat irakaspen eta azalpen izan
 genituen San Cristobal inguruan zein barnean. Izan ere,han bizitakoa
 argiago ulertu genuen; gure historiaren parte diren pasarte lazgarri
 eta zorigaitzekoak ezagutzeko parada izan genuen.

 Bisita amaitu bezain laster, txistorra pintxoa zain genuen,mokaduak on egin zigun, bai horixe!. Tripen gosea pizturik   jaitsierari ekin genion,Donibane peñan prestatutako paella ederrarekin
 guziz asetzeko.

 Arratsaldean Coyote tabernan sarau dantzagarriari tartea eman genion,
 hor izan zen "gure sarau"-aren talde ezberdinetako ikasleen nahasketa eta
 benetako gure egun zoragarri honen arrazoia eta funtsa. Adin eta
 euskara maila guzietako ikasleen arteko erlazioak eta bizipenak
 elkartrukatzea, alegia.
 Eskolaz kanpotik haratago erabilera sustatu eta bertze egun bat ere
 euskaraz bizi.

 

 

 

 

 

 

Please reload