top of page

Azken (aurreko) SARAUA . Ekainaren 3an


Egun kaxkarra egin bazuen ere, Ezkabara igotzeko gogoa ez zitzaigun falta izan. Koldo Plaren eskutik hainbat irakaspen eta azalpen izan genituen San Cristobal inguruan zein barnean. Izan ere,han bizitakoa argiago ulertu genuen; gure historiaren parte diren pasarte lazgarri eta zorigaitzekoak ezagutzeko parada izan genuen. Bisita amaitu bezain laster, txistorra pintxoa zain genuen,mokaduak on egin zigun, bai horixe!. Tripen gosea pizturik jaitsierari ekin genion,Donibane peñan prestatutako paella ederrarekin guziz asetzeko. Arratsaldean Coyote tabernan sarau dantzagarriari tartea eman genion, hor izan zen "gure sarau"-aren talde ezberdinetako ikasleen nahasketa eta benetako gure egun zoragarri honen arrazoia eta funtsa. Adin eta euskara maila guzietako ikasleen arteko erlazioak eta bizipenak elkartrukatzea, alegia. Eskolaz kanpotik haratago erabilera sustatu eta bertze egun bat ere euskaraz bizi.

bottom of page