"Asteburuko barnetegiak" A2-B1 Arantzan
Maiatzaren azken astuburuan ere aukera izan genuen, hainbat tokitan euskara ikasten ari garenok, euskara hobetzen eta euskaraz bizitzeko pausuak ematen jarraitzeko.
A2 eta B1 mailetako ikasleak elkartu ginen AEKk antolatutako barnetegi honetan. Lagun talde handia izan zen eta hasiera-hasieratik asteburua euskaraz egiteko hautua egin genuen, hau da, gure buru eta bihotzak 48 orduz aritu ziren euskaraz. Argi ikusi genuen gai garela euskaraz bizitzeko eta euskaraz bizitzea dela euskaraz bizitzeko tresna.
Klaseak egin genituen nork bere talde eta helburuekin baina ez ginen isolatu; partekatzea baita helburuetako bat, partekatzea eta harreman berriak euskaraz egiteaz gain, harreman zaharrak ere euskaraz egitea. Gure ikas-prozesuan aurrera egiteko primerako giroa!
Beti bezala Arantza herriak eta Arantzako aterpeak oso ongi zaindu gintuzten. Eskerrik asko Arantza!
Eta eskerrik asko, nola ez, beste urte batez gurera hurbildu zareten guzti-guztiei eta itxaron zerrendan gelditu zineten hamaika lagunei!
Gogoratu udan ere aukera duzuela barnetegiak egiteko.
Segi euskaraz bizitzen!!