Iruñeko Jaiak musu-truk

Feria muntatzen hasi dira Arrotxapean, bankuak kendu dituzte Baratxuri Plazatik, hainbat etxola jarri dute Antoniuttin... guztia Sanferminen atarian, izan ere, bertan ditugu Iruñeko jaiak. Pentsatu baino lehenago Udal Plazatik botako dute txupinazoa.
Gu, ordea, orain hilabete batzuk hasi ginen festen inguruan
iragarpena egiten jaiak musutruk boletoekin. Bide batez, aipatu beharra dugu asko izan zaretela bateon bat erosi duzuenak, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik.
Aurrekoan egin genuen zozketa, zeinean 7777 zenbakia atera zen (bitxia, ezta?), eta sariduna ere agertu da: Marian Lekunberri. Berriozarreko lagunari egokitu zaio aurten saria, zorionak! Ederki asko pasako ditu festak lagun horrek, honako lekuetan gosariak, bazkariak eta afariak izango dituelarik: San Fermin Peña, La mandarra, Zaldi zuria, katakrak, Txoko, Los Burgos, El redin, Anaitasuna, Aizpiltze, Qwerty, Olazti, La Inopia, Kiosko, Ezkia, Iruñazarra, Meson de la Tortilla, Meson de Navarreria, La Viña, Arrano, Oreja, Askartza,Tenple eta Herri Sanferminetako txokoak. Uztailaren 7tik 14ra pilotaz ere gozatzeko aukera izanen du. Behin jaiak bukatuta Atxaspi Hotelean asteburu pasa egiteko aukera izanen du.
Sariarekin bukatzeko, Aek-n euskara ikasten hasteko matrikula bat izanen du. Hori guztia bi lagunentzat.
Benetan, goza ezazu Marian, eta gainontzekook ere goza itzazue Sanferminak, agian datorren urtean egokituko zaizue sari eder hori.