Asteazkenean euskara ikasleen besta

Azken urteetan egin dugun moduan, "Euskara Ikasleen Besta" ospatuko dugu irailaren 20an, datorren asteazkenean. Katakraken eginen dugu aurten, eta arratsaldeko 7etatik aurrera izanen da. Mintzodromo mundialak emanen dio hasiera bestari, parte hartzeko euskaraikasleenbesta@gmail.com helbidera mezua bidali edo 948210433 telefonora deitu. Talde txikietan arituko gara, eta jende euskalduna ezagutzeko aukera izanen duzu; zalantzarik gabe, euskaraz mintzatzeko oso modu atsegina. Gainera, gonbidatu bereziak izanen dira mintza-talde horietan.
20:00etan musika izanen da, Saioa Crespo, Andoni Tolosa (Morau9 eta Oihana eta Mikelen (AFUkoak) bidez. Horrekin batera “Inpotentea” bakarrizketa Kupela Clwounen eskutik.
Opariak, zozketak, sari handiak eta hainbat sorpresa egonen da.
Amaia Eneterreagak aurkeztuko du, Hamaika Telebistako aurkezleak.
Aipatu beharra dago, 18etan eskola bat ezagutzeko aukera izanen dela ("Conoce una clase de euskera, iniciación"), hasiera mailakoa.
Animatu eta zatoz asteazkenean Katakrakera.