Egun Laranja,sekula baino mundialagoa. Zorionak! Gora zuek!
Azaroaren 18az bat baino gehiago luzaroan oroituko da bizitako egun eder honetaz. Goizean aldezaharreko merkatari euskaldunak ezagutzen ibili ginen, haiekin solasaldiak mantendu eta hobeki ezagutu genituen. Goizeko ibilbide lasai eta patxadatsuan, Selfiak eta horrekin batera irriak ez ziren faltatu.Eskoletan ikasitakoa praktikan jarri bitartean, AEKkide berriak ezagutzeko aukera izan genuen, adin eta mota guzietakoak. Eguerdian goizeko planekoak elkartu eta familia argazkiari ekin genion, hainbat sari tarteko.Ondoren Caballerizasen bapo bazkaldu, kantak eta hainbat opari banatu ziren, giro alai, eta gogo handiz hartutako festa honetan, urtetik urtera handitzen doana. Zorionak guztioi!