Iruñerriko AEK-ko emakumeok* planto

Iazko martxoaren 8an 70 herrialdek grebarako deialdia zabaldu zuten. Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin. Iruñerriko AEK-ko irakasleok ere deialdiarekin bat eginen dugu.

 

Zentzu horretan, hauxe da AEK-k egin duen adierazpena:

 

“AEK osatzen dugun kideok bizikidetzaren eta berdintasunaren aldeko lana garatzen saiatzen gara, egunero, gure balioen parte baita.

Gure eragin esparru nagusia Helduen Euskalduntzea izanik, Euskararen biziberritzeko lanetan aritzen gara, buru belarri, euskaraz bizitzeko aukerak ugaltzen eta sustatzen, eta hori Euskal Herrian berdintasunez izango da edo ez da izango.

Era berean, argi dugu hau ez dela hizkuntza kontuetara mugatzen eta beharrezkoa dela beste arlo guztietan ere eragitea egiazko bizikidetza eta berdintasunean eraiki nahi badugu gure herria.

Eragite horretan, emakumeek pairatzen duten berdintasun eza konpontzea eta bide horretan denok kontzientzia eta ekimena izatea ezinbesteko osagaia da.

Beraz, Martxoaren 8aren harira Mugimendu Feministak antolatu duen ekimenaren oinarriekin guztiz bat egiten dugu eta gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitzeko.”

 

Please reload