top of page

ENKARGUZ


Sormenaren ibaian Xabier Zabala eta Andoni Egaña Ikuskizuna Enkarguz sormen proposamen bat da. Sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko proposamena. Bertatik bertara. Sormen prozesu baten agerpen konprimitua, azeleratua, ikusgarria, gardena. Enkargua Kanta bat egiteko enkargua ere bada. Bezeroak horrela nahi badu. Konposizio musikala, letra eta estudioan grabatzeko eskaintza. Musikari profesional zein interesgarri iristen den jendartearekin. Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute. Musikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez, sormen prozesuaren urratsak argiago jarraitzeko. Helburua, kolorea, tonua… lore hostoak bailiran, publikoaren parte hartze ezinbestekoarekin orriulduko dituzte, unean uneko gaiari helduz, ezkutaturik bizi den abestia azaleratuz

bottom of page