MINTZAKOLORE; Iruñerriko Mintzodromoa

Kaixo lagun,

 

Ekainaren 1ean, Iruñean eginen dugun MINTZODROMOra gonbidatu nahi zaitugu.

12:00etan SAN FRANTZISKO Plazan muntatuko dugun gunean patxada osoz gai hurbil eta interesgarrien inguruan mintzatzeko aukera izanen dugu.

 

Nork parte har dezake?

Euskara ikasten ari denak eta euskalduna den orok parte har dezake.

 

Zertarako egiten dugu? Mintzodromoa euskararen erabilera sustatatzeko baliagarria den ekimen bat da. Euskara ikasten ari dena, euskaraz hitz egitera animatzeko eta mintzatzeko aukera gutxi dituenaren motibazioan eragiteko. Gainera,euskara konpartitzeko eta jendea ezagutzeko dinamika ireki eta sozial interesgarria da.

 

Zein da Mintzodromoaren funtzionamendua? Lau gai izanen ditugu solaskideok mintzatu ahal izateko ordubeteko tartean. Bost kideko taldeak osatuko ditugu eta gai bat proposatu. Gai bakoitzarekin 15 minutuz mintzatuko gara gai bati buruz, gai baten eta hurrengoaren artean, parte-hartzaileok taldez mugituko gara mintzakidez aldatuz.

 

Mintzodromoa eta gero zer? Mintzodromoan parte hartuko duten kideentzat paella jatea izanen dugu 5€an, 14:30ean Arrano Elkartean,estekan apuntatu ondoren, euskaltegietan bonoak eskura daitezke eta momentuan ere ordain daiteke.

 

Mintzodromoan parte hartzeko zer egin behar da? Izena eman esteka honetan. Informazio gehiago nahi izanez gero praktikatuirunerria@aek.eus


 

Animatu Iruñerriko Mintzodromora. Opariak ere ez dira faltako.


 

Zatoz gurekin mintzatzera!

 

 

Please reload