Familia Barnetegiak

 

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

FAMILIA BARNETEGIA (ZUGARRAMURDIN, ARANTZAN ETA FORUAN):

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 25 egun lehenago.

Helduek: 480 euro. Haurrek: 285 euro

Forua / Arantza*: uztailaren 1etik 12ra.
Forua*: uztailaren 16tik 26ra.
Zugarramurdi / Forua*: Abuztuaren 5etik 16ra

* Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

Informazio gehiagorako:

  • Gertueneko AEK euskaltegian.

  • 673 200 100 - 946 464 000.

  • udabarnetegiak@aek.eus.

Deskontuak (Hegoaldean):

  • AEK-ko ikasleei % 5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin dutenei).

  • 2 barnetegi egiteagatik, % 10.

  • 3 barnetegi egiteagatik, % 15.

  • 3 seme-alabarekin eginez gero, % 10 haur guztien matrikularen gainean.

  • Aplikatutako deskontuak, orotara, ez dira % 15 baino gehiago izango.

Please reload