Iruñerriko AEK gara eta gure berri izanen duzu blog honen bidez. Jaioa da AEKren jardunaren ispilua izateko. Honetan ezagutzera emanen dugu irakaskuntzan, praktika jardueretan eta euskararen normalizazioan diharduguna. Bertan iritziak eman eta trukatuko ditugu esperientziak. Iruñerriko auzo eta herrietan kokatuak egon gara urteetan eta sarean topatuko gaituzu orain ere.
Euskara bada gure nortasun ikurra eta egina dugu euskaraz bizitzeko hautua. Kalean, tabernetan, elkarteetan, ohean,... eta baita sarean ere da euskara gure arteko komunikaziorako hizkuntza. Horrela komunikatzeko beharra sentitzen dugu euskaldunok. Bada, gure berri izateko beharra eta zentzu horretan esperientziak elkartrukatu nahi ditugu blogean. Parte hartzeko bideak edukiko dituzte horiek guztiek, eta haien ikas prozesuan beste tresna bat izanen da honakoa.