Euskara Nafarroako ondare materiagabea
Abenduaren 2an Iruñezar euskaltegian, Labrit Multimedia entrepresako kidea den Abel Castilloren eskutik,ondare materiagabearen inguruko bideo pasarte motzen emanaldi interesgarria izan genuen, bertan zonalde euskaldunetako zein erdaldunetako hainbat pertsonaren lekukotasunak jaso genituen. Jendearen bizitzeko era,ohiturak;erlijioa,ospakizunak,herriko lehengo lanbideak,jaiak;hainbat ospakizun, eguberriak,inauteriak, lanabesak baita herrietako hainbat konturen berri ere. Nafarroako mintzo aniztasunez jabetzeko ere balio izan zigun. Ondoren hizlariarekin hartu emanean luzatu zen, bertaratutakoen interesa piztu baitzuen.