Buscar
Sukaldaritza Tailerra
- Iruñerriko AEK
- 6 dic 2016
- 1 Min. de lectura
Azaroaren 25ean, patxada ederrean, sukaldaritza maite dugun hainbat AEK-kide Zaldiko Maldiko elkartean bildu ginen. Aldez aurretik bozkatu genuen menua bertan prestatu genuen, ez pentsa edonolakoa izan zela ere; Orburuak urdaiazpikoarekin, Ajoarrieroa eta Goxua.
Sukaldaritzaz gain, zenbait gaiz giro atseginean mintzatzeko ere aukera izan genuen. Errepikatzeko modukoa. Bai noski!