top of page

Ikasi euskara, bidelagun onenarekin

Matrikulazioa zabalik AEK-ko euskaltegietan, aurten ere ohiko ikastaroekin jarraitzeko. Osasun-neurrietara egokituta, arrakasta handiz amaitu da aurreko ikasturtea, eta urrian hasiko den kurtso berrian berdin segitzea espero dugu, eta ikasleek, AEKn, euskara ikasteko bidelagun onena izango dute. Gaur, irailak 1, 2021/22 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dugu Iruñean.

Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. Ate joka dugun ikasturte berriari begira, asko ikasi dugu. Eta ziur gaude, iazko esperientziatik abiatuta eta pandemiaren bilakaeran aurreikusten den hobekuntza tarteko, 21-22 ikasturtean, euskaltegietara hurbiltzen diren herritarrek inguru seguruago bat topatuko dutela. Gainera, izena ematen dutenek irakasleen laguntza


izango dute, gertu-gertutik. Irakasleak gai direlako ikasleak ikasprozesuan aurrerantz egin dezan, eta, bestetik, euskaraz bizi denaren pasioz, irakasleak nahi duelako euskaltegian matrikulatzen den pertsonak ikas dezala. Urrian hasiko den ikasturtean, ohiko ikastaroekin jarraituko dugu, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta, eta prebentzio neurri guztiak hartuta. Hala, hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak: -Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak:

-Autoikaskuntza euskaltegian.

-Online ikastaroak. -Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.


Beraz, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan-egoera hobetzeko, bilatzen ari diren euskara-maila ezagutzeko, eta abar, herritarrek AEKn aukera ugari dute. Informazioa jasotzeko eta izena emateko unea da; hilabete osoan, deialdi hori lau haizetara zabalduko dugu, eta, aurten, gainera, irakaslea eta ikaslea batera elkartzen dituen AEKren bizidekarra herriz herri ibiliko da.






bottom of page